XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurumarian, Arantzara ta Igantzi erri-kaxkora garamazkin bidea bitarteko dala arkitzen da Igantziko Benta edo Hita Ostatua.

Jatetxe onen bestaldetik, Molinenea agertzen zaigu, aintziñako bustingintza errota, auzo bereko portzelan-industriarako lanean aritzen zena.

Bustin-lantegi artarako bear zan arria Artikutzatik ekarri oi zuten, eta mando gañian ekarri ere.

Len esan ditugunak eta beste amabi etxek osatzen dute Berrizaun deritzan auzoa.

Ola-Etxeberrik ba-du bere sotua, gain-bizitokia eta ganbara.

Etxe egoaldeko bazter baten daukazu Agustin Antxordokiren saski-tokia.

Antxordoki-ren lantegia egituraz laukizuzena da, sei metro luze ta lau zabal.

Kanpokaldetik sarreraduna, ba-du beste atea ere barrutik eskulangillearen bizitegira daramana.

Onen aurrez-aurre leio batek damaio argitasuna, eta leio ta sarrerako ate bitartean ageri da labe laukizuzena, iru metro ta amar zentimetro luze ta metro ta bost zabalekoa.

Bere ladrilluzko ormak igeltsuz jantziak, garaikaldetik borobilla ta aoa lauki egiturazkoa ogeitamabost eta ogeitamabost neurrikoa ta zurezko atakaduna.

Aoz garaikaldetik, lau burni gurutzatzen dira, barrenean.